Felido handiak

Felido handi terminoak Panthera generoan sailkatzen diren bost animalia-talde hauei egiten die erreferentzia: tigrea, lehoia, jaguarra, lehoinabarra eta elur-lehoinabarra.[1] Elur-lehoinabarra izan ezik, beste espezie guztiek orro egiteko gaitasuna dute. Felido termino honen definizio zabalago batek Panthera generotik kanpo dauden puma, pantera lainotsua, Neofelis diardi pantera, gepardoa eta zenbait katamotz-espezie ere barne hartzen ditu, nahiz eta aipatutako espezie horiek orro egiten ez duten.[2]

Ligrea lehoi baten eta tigre baten arteko gurutzatzetik sortzen da.

Nahiz eta felido hauen artean tamaina-diferentzia handiak egon, zenbait espezie nahiko antzekoak dira gorputzaren egitura eta portaerari dagokienez. Horren salbuespena gepardoa da, beste felido handien eta txikien ezaugarriekin bat ez baitator. Felido guztiak karniboroak eta alfa harrapariak dira.[3] Haien ohiko banaketa geografikoari dagokionez, Amerikan, Afrikan eta Asian bizi direla esan behar da.

  1. Davis, Brian W.; Li, Gang; Murphy, William J.. (2010-07-01). «Supermatrix and species tree methods resolve phylogenetic relationships within the big cats, Panthera (Carnivora: Felidae)» Molecular Phylogenetics and Evolution 56 (1): 64–76.  doi:10.1016/j.ympev.2010.01.036. ISSN 1055-7903. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  2. (Ingelesez) «Big Cat Facts» Animal Facts Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2015-09-13 (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).

Developed by StudentB